CREANDO COCINA ® -PROPIEDAD DE CRE&O- Paseo de los Fueros 3 3ºB, 20005 San Sebastián, SPAIN. -Web diseñada y desarrollada por Klamer Hernández   -2018 Web designed and developed by Klamer Hernández.

  • Facebook Social Icon
  • YouTube App Icon
  • Twitter Classic
  • Google Classic
  • Instagram Social Icon

Gurekin elkarlanean egon diren jatetxeak

Txapartegi anaiek zuzentzen duten jatetxe hau 1942.urtetik Hondarribian kokatuta dago, Mikel, Kepa eta Gorka buru dutelarik. 1997.urtetik “Estrella Michelin” batek babesturik  dago, bere maila kontzeptualak eta garapen praktikoak konbentzitzen du, zapore dotore, harmoniko eta sinesgarriekin. 

 

Donostiako Alde Zaharreko inguru paregabean euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, pintxoz beteriko barra bati esker eta haragi, iberiko eta arrainei arreta berezia eskainitako karta zabal bat, nahiz ardo ezberdinak dastatzeko aukera emanez.

Donostiako Gros auzoan kokatuta dagoen jatetxe hau 1980an zabaldu zen, hiriko erreferente bat da. Instalazioez gain, eskaintzen duen gastronomian ere bilakaera bat izan du. Bertan, gosariak, janaurrekoak edo aperitiboak, menu ezberdinak eta karta aurki ditzakegu nahi izanez gero.

 

Arroka Berri

Jatetxe hau bisitatu eta berriz bertara bueltatzeko arrazoietako bat da, Gipuzkoako herri eder batean kokatua dagoela, Hondarribian, hain zuzen ere. Baserri berritu honetan gastronomiaren plazerretaz gozatu daiteke. Izan ere, gure eskualde eta beste eremu geografiko batzuetako kalitatezko eta garaiko produktu hoberenak nahasten dituzte.

Donostiako jatetxe historiko bat da, 1897.urtean Juan Mari Arzaken aiton-amonek eraikitako etxe batean kokatua dagoena. Juan Mari Arzak eta bere alaba Elenak zuzentzen duten jatetxe hau, sukaldaritza berritzaile eta tradizionalaren erreferente bat da. Munduko jatetxe hoberenetariko bat dela kontsideratzen da.

 

Oinarriak mantenduz eta oso gustu onekin erreformatuta dagoen gatza biltegi hau, Aitor Elizegi Chef-ren proiektu bat da. Ezaguna den sukaldari honek, Euskal sukaldea eta sukalde internazionala nahazten dituen karta berezia eta zorrotza zabaldu du. Dena, kalitate handiko eta lekuko produktuei arreta jartzen utzi gabe.
 

Donostian gehien saritu den tabernetako bat da. Kolorez beteriko apaingarriei esker, bertan glamurrez beteriko pintxo hotzak nahiz beroak dastatu ditzakegu.

Tolosako jatetxe hau 1981.urtetik aurrera gastronomiaren adierazle bat izan da. Haragia erretzeko daukan trebeziarengatik ospetsua da, “Txuletaren Tenplua” bezala ere ezagutzen da.

 Ceresio7
pools&restaurant

Eraikin historikoaren goiko solairuan aurkitzen da jatetxe hau eta bere terrezatik Milan-eko skyline ikus daiteke. Jatetxe hau Dsquared2-ko partaide da. Establezimendu honen diseinuari dagokionean, Dean eta Dan Caten erabat parte hartu zuten., giro berezi bat sortuz. Bertan gainera, bi igerileku ireki aurki daitezke. Aparteko jatetxe hau, Elio Sironik zuzentzen du, Italiako sukaldaritzako erreferenteetako batek.

1930.urtean eraikitako eraikin batean kokatu dagoen jatetxe hau 1992an zabaldu zen. Roberto Ruizek zuzentzen du, zeinak, gaur egun, Tolosan eta orokorrean Gipuzkoako gastronomian ospe handia daukan. Bere berezitasun nabarmenena da elikagaiak biluzten dituela merezi duten protagonismoa izan dezaten, hau da, dekorazioa alde batera uzten du.

Donostiako alde zaharrean kokatua dagoen jatetxe honek bi jantoki ditu, non euskal gastronomia modernoko jaki bikainak dastatu ditzakegun. Sukaldeaz eskarmentuz edo esperientziaz beteriko talde gazte bat arduratzen da, Ander González buru dutelarik.

Aieteko Jauregi Hoteleko jatetxeak euskal gastronomia eskaintzen du kristalez beteriko jantokiko argi dotorearen azpian. Bere platerak bereizgarriak dira batez ere sortzaileak, originalak eta minimalistak izateagatik.

 

 

Bokado

Mikel Santamaría

Donostiako “Aquarium” ezagunaren goiko aldean jatetxe miresgarri hau aurkitu dezakegu, “La Concha” badiako bista ederrez gozatzeko aukera aparta emanez. Ezaguna da gehienbat gure sukaldaritzako sustrai eta kalitate handira lotuta dagoelako eskaintzen dituen proposamen orekatuei esker.

Donostiako Alde Zaharrean kokatua dagoen jatetxe hau 1956an sortua izan zen, Pablo Loureiro Rodil sukaldariaren ardurapean. Ezaguna da gehienbat garaiko barazkiengatik, baita kalitate handiko arrain, marisko edo itsaski eta haragiengatik. Jatetxe hau osatzen duten pertsonei esker etxean bezala sentiaraziko gara, detaile txikienak zaintzen baitute.

Jatetxe ezagun hau Getarian kokatuta dago, gure kostaldeko herri ederrenetariko batean. Pedro Arreguiren eskutik sortua izan zen eta hasieratik ezagutzera eman zen lehengai eta behin-behineko osagaiei aurreikusitako begirune edo arreta bereziarengatik.

1984.urtean Donostiako Alde Zaharrean ireki zituen ateak. Ezaguna da gehienbat eskaintzen dituen pintxoengatik, baina horretaz gain, bertako jatetxean lehen mailako elikagai freskoak aurki ditzakegu. Azpimarratzekoak dira ere garaiko elikagaiekin daukaten berezitasuna eta beren arrainak.

Hotel Viura

Jatetxe hau Arabar Errioxan kokatua dago, upeltegi adierrazgarrienetaz inguraturik. Juan Carlos Ferrandoren eskutik sukalde arduratsu batetaz gozatu daiteke, denboraldiko eta inguruko lehengai bikainak erabilitzen dituelako (barazkiak, arrainak eta haragiak) sormen puntu batekin eta postre harrigarri batzuk eskaintzen dituelako. Terraza bat dago bazkalondoaz gozatu ahal izateko, baita ardotegi bat ere, dastatu edota ardo sorta bat lortzeko. 

Jauregibarria
Beñat Ormaetxea

Bere izen berdina duen baserrian kokatuta dago, Amorebietako parke handi baten erdian hain zuzen ere. Jauregibarria baserria 1803.urtean datatzen da eta herriaren baserririk zaharrenetako bat da. Betiko platerrak nahiz gaur egungo berritzaile platerrak eskaintzen dituzte Slow Food mugimenduari atentzio berezia eskainiz. Chef aitortua dugun Beñat Ormaetxe-az zuzenduta dago.

Getariako jatetxe honek 1962.urtetik, garaikoak diren elikagaiak sukaldatzen ditu eta horri esker Kantauriko jaki hoberenak dastatu ditzakegu. Bere haztegietako zapore oneko itsaskiez edo mariskoaz gozatu dezakegu, baita upeltegi edo bodega zabal batez.

Astigarragan kokatuta dagoen jatetxe honek 1968.urtean zabaldu zituen ateak Kako familiaren ardurapean. Ezaguna da euskal sukaldaritzako ohiko platerak lantzeko elikagaiak arreta handiarekin aukeratzen dituelako.

 

Kai Zaharra

Iosu Carriónek zuzentzen duen jatetxe hau Hondarribiako herri ederrean kokatuta dago, Butrón pasealekuan, Txingudiko badiako paisai miresgarriaz gozatzeko aukera emanez. Aldiko eta kalitatezko osagaiekin sukaldatzen dute, gehienbat nabarmentzen da bere plateren zaporeetan jarritako mimoengatik.  

Karlos Arguiñano
Zarautz

Karlos Argiñanoren Hotel Jatetxe hau Zarautzen kokatua dago, hondartzaren ertzean dagoenez, bista paregabeak ditu Kantauri Itsasora begira. Senitarteko jatetxe honetan, denboraldiko eta kalitate oneko produktuekin lan egiten dute. 

 

Kata 4

Gastrotaberna eta ostreria hau Donostiako erdialdean kokatuta dago,  terraza atsegin eta berezi bat dauka.  Ismael Iglesias sukaldariak zuzendurik, leku berri bat eskaintzen du ostrak eta denboraldiko beste plater bikain batzuk dastatzeko. 

 

Berezko izaera daukan Jatetxe hau Donostiako Antiguo auzoan aurkitzen da. Denboraldi bakoitzean bere Karta aldatzen doa, merkatuko eskaintzaren arabera. Plater oso gozoak eskaintzen ditu bertako eta nazioarteko elikagaiak modu sortzaile batean nahastuz. Beti kalitate oneko produktuak erabiltzen ditu, Joselitoren iberikoak tartean, asetze paregabe bat lortuz. 

2002ko abenduan ireki zituen bere ateak, tradizioan oinarritutako sukaldaritza berritzaile bat eginez, forma, zapore eta eraketa berriekin. Sukaldaritza naturala gauzatzen du bere kokalekuarekiko sentitzen duen arduratasunari esker. 2008.urtean “Michelín Izar” bat errekonozitu zitzaien.

Donostiako Kontxa parean aurkitzen den Londres Hotelean kokatuta dagoen jatetxe honek sukaldaritza landu bat eta aparteko zerbitzu bat eskaintzen digu. Garaiko barazkiak eta haragi nahiz arraina parrillan bere berezitasunak dira.

Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dagoen jatetxe hau 2005ean ireki zen. Iñigo Bozal sukaldariak zuzentzen duen talde gazte batez osaturik dago. Bertan, tradizioan oinarritutako, baina gaurkotasun puntu batez beteriko sukaldaritza batez gozatu daiteke giro atsegin eta epel batean.

Donostiako erdigunean kokatuta dagoen jatetxe honek jantoki handi bat dauka. Kalitate handiko aukera ezberdinak eskaintzen ditu eta zerbitzu arduratsu bat, sukaldaritza tradizionalarekin bat eginez.

Jatetxe honek publikoki bere ateak ireki zituen 1924.urteko abuztuaren 2an, Lorenzo Iriondo eta Vicente Arreguiren eskutik. Leku pribilegiatu batean kokatuta dago, izan ere, Victora Eugenia Antzokitik eta Kursaal-etik gertu aurkitzen da. Hori dela eta, ezaguna da gehienbat Donostiako Zinemaldira datozen ospetsuetako asko bertatik pasatzen direlako.

Donostiako Alde Zaharreko bihotzean aurkitzen da. Jatetxe honi esker garai batean “Donostiako Harresia” izan zenaren gainean bazkaldu dezakegu. Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen digu, baina modu berritzaile batean landuta. Elikagaien kalitate ona ezinbesteko baldintza bat da eta horretarako, garaiko eta elikagai freskoak eskaintzen dituzte, benetako zaporeak bermatzeko.

Mirador de Ulia

Jatetxe hau finkatuta dagoen etxea 1939.urtean eraikin zen. Terraza pribilegiozko leku bat da. Rubén Trincadok zuzentzen du jatetxe hau, zeinak sukaldaritza berritzaile eta konplexurik gabea gauzatzen duen, baina sukaldaritza tradizionalean oinarrituta. Teknika berritzaileenak aplikatzen die bere zapore eta usainei, jankideei aho-zabalik uzteko platerak osatzeko zehaztasunei esker. 2011ean “estrella Michelin” batekin errekonozitua izan zen. 

Ramón Roteta

Harresiz beteriko Hondarribiko Alde Zaharrean aurkitzen da jatetxe eder hau eta sukaldari euskaldun ezagunetako batek zuzentzen du. Bertan, sukaldaritza tradizionala eta etxekoa eskaintzen da gehienbat, nahiz eta horrek ez duen esan nahi euskal gastronomiaren ordezkari nabarmenekin elaborazio berritzaileak ez dituenik lantzen.

Alegia herrian kokatuta dagoen jatetxe honek taberna-kafeteri bat dauka, non mota askotako pintxoak aurki ditzakegun. Félix Garrido sukaldari ospetsuak zuzentzen du sukaldea eta horri esker gure lurretako lehen mailako kalitatezko elikagaiak dastatu ditzakegu.

Trinitate plazara sartzeko bidean aurki dezakegu kalitatezko janariaren tenplu txiki hau, bertan ez dugu sofistikaziorik topatuko, baina bai betiko jatetxeen bertutea edo indarra. Hiriaren erdigunean aurkitzen da eta estalitako terraza atseginean lehen mailako elikagaiez gozatu dezakegu.

2005ean sortu zuen jatetxe hau Ander Etchebarria Manresa sukaldariak. Ez zen lan erraza izan, baina sukaldaritza bere pasioa denez eta  berak dioen moduan, benetan gustoko duena ondo jatea eta ardo on bat edatea denez, bere jatetxe propioa irekitzea erabaki zuen munduko gastronomia funtsezkoaren erdigunean. 

 

Jatetxe honek 2014ean ireki zituen bere ateak, San Marcial kalean kokatua dago, Donostiako erdigunean. Sukaldaritza zoragarri bat eskaintzen du, betiko elikagaiak gaur egungo elikagai modernoekin nahastuz. Eta hori dena, Paul Arrillaga sukaldari gazteari esker.